Bihar (larunbata) eta etzi (igandea), 17:00etan, Robotia haurrentzako animazio pelikula emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Robotiako protagonista futbolaria izan nahi duen emakumezko androide bat da. Igandeko saioan Jone Landaluze ekoizleak eta Jon Plazola aktore urretxuarrak parte hartuko dute. Plazaolak protagonistaren aitari ahotsa jarri dio.