Urretxuko EH Bilduk salatu du EAJk Euskara eta Hezkuntza eskumenak orain arte gaztelera hutsean aritu den PSE-EEri esleitu dizkiola
Atzoko osoko bilkuran Alex Gonzalez PSE-EEren udal taldeko bozeramailea Euskara eta Hezkuntza batzordeburu izendatu zuten, gobernu taldean sartzearekin batera. Prentsari bidalitako ohar batean, EH Bilduk salatu du PSE-EE alderdia legegintzaldia hasi zenetik, osoko bilkura zein batzorde guztietan gaztelera hutsean aritu dela. “EAJren gobernu taldeak Urretxu bezalako herri batean euskara bigarren maila batean utzita akats nabarmena egin du. Ezin dugu ulertu urte osoan euskaraz jardun ez duen alderdiari eskumen hau esleitzea, ez da zilegia. Horrez gain, atzo egin zen ez ohiko osoko bilkuran aurkeztu zen izendapena (Euskara eta Hezkuntza eskumenak PSE-EEri eskuordetzearena) eta izendapen hau asteleheneko batzordean ez zen aipatu ere egin. Era berean, gobernu taldean PSE-EEren alkateorde berriaren izendapena ere ez zen batzordean aurkeztu. Gardentasun falta ikaragarria egon da prozesu honetan. Amaitzeko, Urretxuko herriak euskararen arloan behar duen bultzada nabarmena ikusita, eskumen esleitze horrek euskararen normalizazioaren bidean atzera pauso bat dakarrela uste dugu, erreferentzialtasuna galtzen baitu”.
klfjdsjfdls