Urretxuko EH Bilduk sozialistak Euskara eta Hezkuntza batzordeburu izatea desegokitzat jo du, “orain arte gaztelera hutsean aritu delako”. Urretxuko PSE-EEk, berriz, EH Bilduren jarrera “antidemokratiko eta sektarioa” salatu du. “Alex Gonzalez eta Jokin Garcia PSE-EEko zinegotziak eta udalbatzako gainerako zinegotziak demokratikoki aukeratu zituzten 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Urretxuko Udalean ez dago ez lehen mailako ez bigarren mailako zinegotzirik, ezta lehen eta bigarren mailako herritarrik udalerrian. Onartezina da EH Bilduk zalantzan jartzea sozialistak izatea bi ordezkaritzak kudeatzeko aukerarik onena, bereziki Euskara arloan, hasi aurretik gure lana epaituz . Zinegotzi guztiak urretxuarren alde lan egiteko aukeratuak izan gara. Hori da gure borondatea eta horretan murgilduko gara, kudeatzen den arloa edozein dela ere. Bestalde, aurreiritzizkoa iruditzen zaigu EH Bilduk epaitzeko eskubidea izatea eta ona eta txarra dena nahi bezala iradoki ahal izatea. Jarrera hori EH Bilduk historikoki egiten duen euskararen ondaretzetik bakarrik uler daiteke, nahiz eta euskaldun guztien ondarea izan, eta ez haiena bakarrik”.