Urretxuko Udalak Matxinporta kaleko asfaltoa konpontzeko asmoa du. Horretarako, egokitzapen lanak egingo dira lehenbizi eta asfaltatzea ondoren. Eguraldia lagun, lan horiek ekainaren 10ean hasiko dira eta 2-3 egunetako iraupena izango dute. Obrak eragozpen batzuk ekarriko dizkiete errepideko erabiltzaileei, kale horretako zati batzuk moztu egingo baitira baitira une batzutan. Une horietan, Azkoitira joan ahal izateko, Zumarragako Etxeberri auzotik pasa beharko da. Ibilgailuen trafikoa une oro posible izango da, betiere seinaleek diotenari jarraituz. Udalak, obrek eragingo dituzten kalte eta ezerosotasunen jakitun, bizilagunei eta errepide horren erabiltzaileei barkamena eskatzen die sor daitezkeen eragozpenengatik.