![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/whatsapp-image-2024-06-09-at-11-39-061.jpeg)
Zumarragak herriarteko pala txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak jokatu ditu gaur Donostiaren aurka, Gipuzkoako hiriburuan. Joanekoan zumarragarrak nagusitu ziren, 2 eta 1, baina gaur zumarragarrek hiru partidak galdu dituzte. Hala, Donostiak Zumarraga kanporatu du. Mikel egiburuk 14-20 galdu du, Beñat Agirre eta Mikel Rodriguezek 20-8 eta Josu Vianak 20-9.