Urretxuko Udalak Euskal Jaiaren inguruko hausnarketa prozesua jarri du abian. Lehen bilera hilaren 18an izango da, 18:00etan, udaletxeko portaloian.
Jaien antolaketa bileran Euskal Jaiaren inguruko hausnarketa prozesu bati hasiera emateko beharra ikusi zen, eta horrenbestez, ekainaren 18an gaiaren inguruko bilera monografikoa egingo da, herritar guztiei zuzendua. Jai Batzordetik eskatzen zaie, parte hartu nahi duten guztiei, proposamenak (desfilea goizean edo arratsaldean, gainontzeko ekitaldiak…) eta proposamenen aldeko arrazoiak landuta eramatea. Helburua bilera ahalik eta eraginkorrena izatea da.
Bestalde, dagoeneko Euskal Jaiko ibilaldian parte hartzeko izena zabalik dago. Karroza egiteko asmoa duten kuadrillek beraien datuak eman behar dituzte kultur etxean, 943 03 80 88 zenbakira deituta. Eta ekainaren 18ko bilerara joan behar dira.