ZUbertsotan bertso eskolaren kateari jarraipena emanez, Amaia Iturriotzek 'Ekainari' lau bertsoko sorta jarri du.
- Egilea: Amaia Iturriotz
- Gaia: Ekainari
- Doinua: Bubo Magnipetasi (Fauna txiki bat)
Nekeak dauzka mila
forma ta tamaina
batek lunbagoa ta
besteak migraina
udaberriak aise
alde egin du baina
marrubien lekura
gerezi-usaina
udaberriak aise
alde egin du baina
eskerrak iritsi den
azkenik ekaina
Ume garaitik ditut
maiteak San Juanak
abrne-sua pizten dit
Anbotoko damak
txinpartek utzi ahala
gauean aztarnak
errepasatzen ditut
aurten iraganak
txinpartek utzi ahala
gauean aztarnak
nork bereak izaten
ditu aduanakAldatu edredoia
hautatu nobela
krema nahi du azalak
ta kafeak jela
ekaina da ostiral
luze bat bezela
udararen atari
ta itxarongela
ekaina da ostiral
luze bat bezela
badirudi guztia
gertatzear delaOraindik horitzeke
sastrakak, belarrak
marmokak urertzean
larrean kaparrak
gau sargorian hegaz
dihoaz izarrak
itzuliko ez diren
garaien marmarrak
gau sargorian hegaz
dihoaz izarrak
ez zarete udaren
maitale bakarrak