
Big Bad Man talde lazkaotarrak kontzertua egingo du bihar (larunbata), 19:30ean, Urzubi tabernako terrazan. Kontzertua tabernaren hirugarren urteurrena ospatzeko antolatu dute. Big Bad Man taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du: My brilliant days. Lazkaoko taldeak pop rock britaniar indie-a egiten du.