![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/whatsapp-image-2024-06-16-at-17-49-052.jpeg)
Zumarragako Balentiña jatetxea berriro ireki dute. Irekiera ekitaldia atzo (igandea) izan zen. 12:00etatik aurrera luntxa egin zuten. Gaurtik aurrera egunero irekiko dute, 10:00etan. Astelehenetik ostiralera eguneko menua emango dute. Ostiraletan eta larunbatetan afariak emango dituzte. Larunbatetan eta igandetan, eguerdian, menu berezia emango dute.
Isa Lainezek eta Xabier Torresek hartu dute urte batzuk itxita daramatzan Zumarragako Balentiña jatetxea. Lainez hondurarra da eta 16 urte daramatza Euskal Herrian. Torres, berriz, azpeitiarra da.
Lainez sukaldaria da. Lazkaoko Amets eta Nerea jatetxeetan eta Ezkioko Agirretxen lan egin du. Agirretxe jatetxeko nagusiak erretiroa hartu du, Lainezek eta Torresek jatetxea hartzeko asmoa zuten baina jabearekin ez dute akordiorik lortu eta Balentiña hartzea erabaki dute. Lainez sukaldean arituko da eta Torres barran. Agirretxeko gainontzeko lankideen laguntza izango dute.