![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/06/20240614_150138.jpg)
Joxe Mari Iparragirre institutuko ikasle eta irakasleek ikasturte amaierako festa ospatu zuten ostiralean. Goizean zehar, eguraldia lagun, jolas, kirol eta sukaldaritza saioak izan zituzten institutuan bertan. Jarraian, festa Urretxuko Gernikako Arbola plazara eraman zuten. Bertan, karparen babesean, bazkari erraldoia ospatu zuten ikastetxea osatzen duten kideek. Bazkalondoa musikaz alaitu zuten, ikasle ohia den DJ Dimak eta ikastetxean Batxilergoa amaitu berri duen Olaia Castrok. Gazte hau Zatekeen erromeri taldeko kidea da. Institutuko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete festaren antolakuntzan aritu ziren norbanako eta taldeei eta Urretxuko Udalari.