Asteburuan Goierri kirol elkartearen San Joan 3×3 saskibaloi txapelketa jokatu zen. Benjamin, kimu, haur, kadete, gazte eta senior mailako 124 lagunek parte hartu zuten, 31 taldetan banatuta. Jaurtiketa libre lehiaketak Markel Izagirrek eta Beñat Agirrek irabazi zituzten eta hiruko jaurtiketa lehiaketa Eder Otaegik. Benjamin mailako txapelketa Baskonia taldeak irabazi zuen (Joanes Etxeberria, Amets Soraluze, Oier Lizarralde eta Jon Altzelai), kimu mailako mistoa Napolitana taldeak (Aratz Alonso, Markel Izagirre, Luka Okariz eta Julen Bodego), haur mailako mutilena FMQS taldeak (Eneko Rodriguez, Alain Gutierrez, Ibai Izagirre eta Joanes Antxia), haur mailako neskena Goierri Mix taldeak (Nahia Lopez, Sara Unanue, Ania Esnal eta Mara Larraza), kadete mailako neskena Txirimiri taldeak (Irati Mendiola, Sara Oliveira, Elene Unanue eta Onditz Beitia), kadete mailako mutilena Los Leones de Montepinar taldeak (Beñat Agirre, Aimar Okariz, Jokin Maillo eta Iker Madina) eta junior-senior mailakoa Bihurriak taldeak (Iratxe Larrate, Madier Lara, Eder Otaegi eta Luken Gabilondo).