San Fermin jaietako lau t'erdiko pilota txapelketako Aspe enpresaren finalaurrekoak Beloki pilotalekuan jokatuko dira
Aurtengo Santa Isabel jaietako berrikuntza nabarmenetako bat profesional mailako pilota jaialdia izango da. Lehen bi partidetan San Fermin jaietako lau t’erdiko txapelketako Aspe enpresaren finalerdiak jokatuko dira eta hirugarrenean Xabier Erostarbe urretxuarrak jokatuko du. Pilota jaialdia ekainaren 27an (osteguna) izango da, 22:15ean, Beloki pilotalekuan. Lehen partidan (lehen finalerdia), Peio Etxeberriak Ezkurdia, Zabala edo Egiguren V.en aurka jokatuko du. Bigarren partidan (bigarren finalerdia), Jokin Altunak Elordi, Dario edo Salaberriaren aurka jokatuko du. Hirugarren partidan, Expositok eta Gabirondok, De la Fuente eta Erostarberekin neurtuko dituzte indarrak. Sarrerak entradasfronton.com webgunean eskura daitezke eta egunean bertan leihatilan jarriko dira salgai.
San Fermin jaietako lau t’erdiko txapelketa ez da hasi oraindik. Horregatik ez dago zehaztuta oraindik nortzuk jokatuko duten Etxeberriaren eta Altunaren aurka. Enpresa bakoitzak bere kanporaketak egingo ditu. Horra hor Aspekoen egutegia:
ASPE ENPRESAREN KANPORAKETAK:
FINAL ZORTZIRENAK
Ekainak 21, Urrestilla
Zabala vs Egiguren V
Ekainak 22, Barañain
Dario vs Salaberria
———————————————-
FINAL-LAURDENAK
Ekainak 23, Eibar
Ezkurdia vs Zabala edo Egiguren V
Ekainak 25, Hernani
Elordi vs Dario edo Salaberria
————————————————-
FINALERDIA
Ekainak 27, Zumarraga
P. Etxeberria vs Ezkurdia edo Zabala edo Egiguren V
Ekainak 27, Zumarraga
Altuna III vs Elordi edo Dario edo Salaberria
————————————————-
FINALA
Uztailak 7, Iruñea, Nafarroa Arena