Asteartean Arantxa Larrañaga Plazola hil zen, Iñaki Beitia zenaren ama. Hileta elizkizuna atzo egin zen, Aizpurutxoko elizan. Argazkian Jose Mari Beitia senarrarekin ageri da (Jose Mari 2019ko martxoan hil zen), Beitia martxako antolatzaileek 2006an egin zieten omenaldian. Mendi martxa asko maite zuten, noski, eta Jose Marik Aizpurutxoko anoa postuaren ardura zuen. Bera eta bere lagunak izan ziren mendizaleek horrenbeste estimatzen duten salda egiten hasi zirenak.