Goierriko Oñatz Mendizabalek eta Aratz Garmendiak irabazi dute. Garaikurrak pilotarien senitartekoek eman dizkiete
Bukatu da Goierri kirol elkartearen San Joan txapelketa. Gaur goizean jokatuko dira finalak, aurre benjaminetatik hasi eta infantil mailako binakakora arte. Azken honetan, etxeko bikotea izan da nagusi: Oñatz Mendizabalek eta Aratz Garmendiak 18 eta 11 menderatu dituzte Tolosaldeako Oihan Gorostidi eta Egoi Garaikoetxea. Borobiltzeko, bazkaria egin dute, Ederrenan bertan. Txapelketan parte hartu duten pilotarien eta senitartekoen artean, ehun lagun batu dira.