Urretxuarra Eusko Jaurlaritzaren aurpegia izateaz gain, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua izango da.
Maria Ubarretxena urretxuarra izango da Eusko Jaurlaritza berriko bozeramailea. Eusko Jaurlaritzaren aurpegia izateaz gain, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua izango da.
1980. urtean jaio zen eta Deustuko Unibertsitatean Humanitateetan eta Enpresan lizentziaduna da. 2011. urtean murgildu zen polotika munduan, aurrena Arrasateko Udaleko zinegotzi lanetan eta, ondoren, alkate karguan. Iazko hauteskundeetan EH Bilduk lortu zuen aginte makila eta Ubarretxena Gipuzkoako Foru Aldundira pasa zen. Bide Azpiegituren arloko arduradun izan da orain arte. Eusko Jaurlaritza ezagutzen du lehendik ere, 2013 eta 2015 artean 2013 eta 2015 artean Gizarte Ekonomiako zuzendari izan zelako. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko buru ere izan zen.
Gaur goizean hartu du Imanol Pradalesek lehendakari kargua eta handik ordu gutxira eman du lehendakaritzak Eusko Jaurlaritzako gobernuaren osaketaren berri. Inoizko Eusko Jaurlaritzarik handiena izango da; lehendakaritzaz gain, hamabost sailburu izango ditu haren gobernuak, hau da, hamasei kide guztira. Ubarretxena da Urretxu-Zumarragako kide bakarra.