Rikardo Babarro irakasleak erretiroa hartuko du datorren astean. 36 urte eman ditu Urretxu-Zumarraga Ikastolan lanean, gaztelania eta literatura eskolak ematen. Atzo eguerdian agur bazkaria egin zuen, lankideekin eta lankide ohiekin. Amaieran, hainbat opari jaso zituen. Tartean, ikasle ohiek eskainitakoak. Argazkian, Josu Marotok egindako karikaturarekin.