Beñat Ibañez zumarragarra bigarren postuan sailkatu da
Irimora igoera Ekain Larrea antzuolarrak (16 minutu eta 55 segundo) eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarrak (23 minutu eta 36 segundo) irabazi dute. Gizonezkoen senior mailan, bigarren postuan Beñat Ibañez zumarragarra sailkatu da eta hirugarren postuan Aitor Zunzunegi legorretarra. Emakumezkoen senior mailan Olaizolak bakarrik parte hartu du.
Beterano mailan Ibai Makazaga oriotarra eta Alazne Irureta aizarnabazabaldarra nagusitu dira. Gizonezkoetan, bigarren postuan Igor Etxeberria legazpiarra sailkatu da, hirugarrenean Jexux Zelaia azpeitiarra, laugarrenean Enrique Martinez legazpiarra eta bosgarrenean Gorka Mendia zumarragarra. Emakumezkoen beterano mailan, bigarren postuan Elena Beristain zarauztarra sailkatu da eta hirugarrenean Amaia San Vicente iruindarra. Hiru emakume horiek parte hartu dute maila horretan.
Gaztetxoek ere lasterketa egin dute, Irimo inguruan. 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoei dagokionez, lehen hiru neskak Kattin Oiartzabal, Nahia Makazaga eta Nerea Badiola izan dira. Lehen hiru mutilak, Amets Aiastui, Jakes Zubizarreta eta Lander Jimenez.
2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei dagokienez, bi mutilek bakarrik parte hartu dute. Lehen postuan Julen Badiola sailkatu da eta bigarrenean Unax Agirre.