Rakel Zabala urretxuarrak eta Jose Luis Idiakez zumarragarrak urrezko ezteiak bete dituzte gaur. 1974ko ekainaren 24an ezkondu ziren, Arantzazun. Urteurrena atzo ospatu zuten, Ezkiotarra jatetxean. Aurreskua dantzatu zieten eta ondoren bazkaria egin zuten. Joan zen astean Jose Luisek ez zuela bere burua dantza egiteko gai ikusten esan zuen, baina dantza eta guzti egin zuten.