Urretxuarrak San Joan eguneko festa ospatzen ari dira Santa Barbaran. Goizean, meza, lore bedeinkatzea, Lurra taldearen dantza saioa, Irimora igoera eta herri kirolak egin dituzte. Bazkalostean, erromeria, toka txapelketako arratsaldeko saioa eta irrintzi lehiaketa egingo dituzte. Toka txapelketako sariak 19:30ean egingo dituzte eta 20:00etan irrintzi lehiaketa hasiko da. 20:30ean denak elkarrekin herrigunera jaitsiko dira.