Ohitura zaharrari jarraituz, atzo San Joan suak piztu zituzten Urretxu eta Zumarragako plazetan. Zumarragan, banak San Joan ereserkia eta usadiozko beste abesti batzuk jo zituen. Urretxun txistulariek, txalapartariek, bertsolariek eta dantzariek parte hartu zuten, besteak beste. Horra hor argazki batzuk eta bideo bat.