Atracciones Sanz enpresak ur parke erraldoi bat muntatu du Euskadi plazan, haurren gozamenerako
Zumarraga Mediterraneoko herrien pare jarri da gaur: Atracciones Sanz enpresak ur parke erraldoi bat muntatu du, haurren gozamenerako. Haurrak primeran ari dira pasatzen, ur kontuez dezente dakien Migel Lopez de Legazpiren begiradapean (bidaia luzeak egin zituen itsasontzian). Ur parkea arratsaldean ere irekiko dute: 16:30etik 19:30era. Bihar eta etzi ere jolasak egongo dira, baina eguraldiak okerrera egingo duenez, ez da ur parkerik izango. Bihar haur parkea 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era irekiko dute eta etzi 10:30etik 14:30era. Horretaz gain, txu-txu trena herriko kaleetan ibiliko da. Gaur 16:30etik 19:30era eta bihar eta etzi 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Geltokia Elizkalen izango du. Apar festa ere egingo dute, gaur eta bihar 18:30ean eta ostegunean 17:00etan.