Kontzertua igandean izango da, 13:00etan, Zelai Arizti aretoan
Zumarragako musika bandak oso kontzertu berezia egingo du igandean, Santa Isabel jaiak direla eta: zirkuaren mundua Zelai Arizti aretora ekarriko du. Bandak zirku ikuskizunetako musika joko du, Ane Legarretak zuzenduta. Ana Hernandez-Sanchizek narratzaile lana egingo du, Inhar Vicente de la Verak tronboia joko du, El Gran Rufusek malabarak egingo ditu eta Aitor Esnal Tonettiren azalean sartuko da. Ikuskizuna igande honetan izango da, 13:00etan, Zelai Arizti aretoan.
3-4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua dago eta euskaraz izango da. Sarrera doan izango da, aforoa bete arte. Ateak 12:50ean irekiko dira.