Gaur (asteazkena), 17:00etan, Zumarraga Hiria haurren pilota txapelketako finalak jokatuko dira Beloki pilotalekuan. Lehen partida kimu eta haur mailako neskena izango da. Irati Altxuk eta Dunixe Alberrok, Izar Etxezarreta eta Janitz Irigoienen aurka jokatuko dute. Gainontzeko partidetan mutilek jokatuko dute. Prebenjamin mailan, Beloki klubeko Martin Zabalok eta Luken Mesonerok eta Legazpiko Ander Odriozolak eta Ander Brionesek neurtuko dituzte indarrak. Benjamin mailan, Belokiko Younes Etxeberriak eta Aiur Remirok, Goierri pilota eskolako Unax Madina eta Martin Erostarberen aurka jokatuko dute. Kimu mailan, Belokiko Manex Cruzek eta Markel Gabirondok, Goierriko Martin Abarrategi eta Ganix Urretabizkaiaren aurka jokatuko dute. Bukatzeko, haur mailan, Beloki pilota eskolako bi bikotek neurtuko dituzte indarrak: Jokin Leunda-Mikel Zipitria eta Mikel Garcia-Iker Gonzalez. Amaieran bikote guztiak opariak jasoko dituzte.