Bihar (osteguna), 22:15ean, profesional mailako pilota jaialdia izango da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Lehen bi partidetan San Fermin jaietako lau t’erdiko txapelketako Aspe enpresaren finalerdiak jokatuko dira eta hirugarrenean Xabier Erostarbe urretxuarrak jokatuko du. Lehen partidan (lehen finalerdia), Peio Etxeberriak Ezkurdiaren aurka jokatuko du. Bigarren partidan (bigarren finalerdia), Jokin Altunak Salaberriaren aurka jokatuko du. Hirugarren partidan, Expositok eta Gabirondok, De la Fuente eta Erostarberekin neurtuko dituzte indarrak. Sarrerak entradasfronton.com webgunean eskura daitezke eta egunean bertan leihatilan jarriko dira salgai.