Igandean Haurren Eguna ospatuko dute Zumarragan. Urteroko moduan, alkateak alkate txikiari agintaritza emango dio eta alkate txikiak pregoia irakurriko du. Ekitaldian zinegotzi txikiek ere parte hartuko dute. Alkate txikia Amets Santiago Blanco izango da eta zinegotziak Leize Zangitu Arrizabalaga, Arhane Ferrando Moro, Maddi Goenaga Berakoetxea, Oier Otermin Etxaniz, Martina Nuñez Moreno, Aner Calvo Zabaleta, Nahia Lopez Zufiaurre, Oihan Torner Mendizabal, Danel Gonzalez Rocandio, Elene Ledo Palmero, Alba Seco Benitez eta Ruben Vazquez Redondo izango dira.