Eli Lete eta Rikardo Babarro Urretxu-Zumarraga ikastolako irakasleek erretiroa hartu dute. Ikastolak agur bazkaria antolatu du gaurko. Beraien lankide eta lankide ohiek parte hartu dute. 80 lagun inguru elkartu dira.
Letek 42 urte eman ditu ikastolan. Haur Hezkuntzako irakaslea izan zen urte askotan eta azken urteetan Lehen Hezkuntzako irakaslea izan da. Babarrok 36 urte eman ditu Urretxu-Zumarraga ikastolan lanean, gaztelania eta literatura eskolak ematen.