Urteroko moduan, danborrada plaza heldu zenean, Santa Isabel jaietako pregoia irakurri zuten atzo. Aurtengo pregoia Zumarragako Martiamuno baserriko Mariñe eta Udane Arbeo ahizpek eta Ezkioko Berroeta baserriko Jon eta Beñat Urkiola anaiek irakurri dute, azokako saltzaile guztien izenean. Izan ere, azokako baserritarren guneak 70 urte bete zituen atzo. Azoka bertako elikagaiak zuzenean ekoizleen eskutik lortzeko topagunea dela esan zuten. Baita elikadura zaintzea mundua zaintzea dela ere. Azokan lan egin duten guztiak gogoratu zituzten eta herritarrak erosketak azoka egitera gonbidatu zituzten.