Lorea Ibarzabalek, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak, Pariseko Joko Olinpikoetan parte hartuko du. Denboraldi bikaina egiten ari da berriro ere. Bosgarren aldiz irabazi du Espainiako txapelketako 800 metroko proba (laugarren aldiz jarraian). Txapelketako errekorra egin du gainera: 2:00:12. Glasgow-en (Eskozia) egin den Munduko txapelketan eta Erroman (Italia) egin den Europako txapelketan parte hartu du eta bere marka hautsi du: 1:59:80 (Espainiako laugarren marka onena).