Kepa Etxanizek (Azkoitia, 1951) eta Nekane Bastarrikak (Zumarraga, 1952) urrezko ezteiak ospatu zituzten atzo. 1974ko San Pedro egunean ezkondu ziren, Pagoetako pasiotarren elizan. Egun, eliza zena gune soziokulturala da. Bertan, aurreskua dantzatu zieten atzo Alaitz eta Aloña alabek eta Iratxe, Saioa, Uxue eta Intza bilobek. Ondoren, Ezkiotarra jatetxean bazkaldu zuten. Bertan, alabek trikitixa jo zuten aspaldiko partez.