Mikel Balenziaga futbolari zumarragarrak futbola uztea erabaki du. Azken denboraldia A Coruñako (Galizia) Deportivo taldean jokatu du eta Bigarren Mailara igotzea lortu du. Beste denboraldi bat jokatzeko aukera zuen, baina uko egin dio eta futbola uztea erabaki du. La Opinion egunkariari emandako elkarrizketa batean Deportivorekin igoera lortzea bere ibilbideari amaiera emateko modu onena dela esan du. Entrenatzaile izan nahi duela ere aipatu du.