Hilean behin Miguel Lopez de Legazpiren estatua mozorrotuta ageri da. Estatuaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi duen herritar baten ekimena da. Estatua dorretxera eramatea gustatuko litzaioke. Hilero estatua mozorrotu egiten du edo elementuren bat jartzen dio, jendearen arreta pizteko eta hausnarketa sustatzeko. Uztaileko ekintza astearte goizaldean egin zuen. Estatuari jaietako zapia eta txapela (eskuan) jarri zizkion.