Urola Kirol Elkarteak ohiko eta ez-ohiko batzarretarako deia egiten die klubeko bazkide guztiei datorren uztailaren 18rako, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan. Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena 18:30ean.
Lehenik eta behin, 2023-2024 denboraldiari dagokion batzar orokorra egingo da, ondoren zehazten den gai-zerrendarekin:
-Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
-2023-2024 denboraldiaren kirol balantzea.
-2023-2024 ekitaldiko kontuak onartzea.
-2024-2025 ekitaldiko aurrekontua aurkeztea.
-Besteak.
-Galderak eta eskakizunak.
Jarraian, ez-ohiko batzarra egingo da, hurrengo lau urteetan klubaren kudeaketaz arduratuko den taldea aukeratzeko. Pausuak hauek dira:
-Zuzendaritza batzorde berrirako hautagaitzen aurkezpena.
-Hautagaitza aukeratzeko bozketa, talde bat baino gehiago aurkeztuko balitz.
-Karguen izendapena eta onarpena, zuzendaritza berria osatuko dute kideen aldetik.
-2024-2025 denboraldirako kudeaketa plana.
-Galderak eta eskakizunak.