Datorren asteazkenean, 10:00etatik 20:00etara, Aukeren Azoka egingo dute Zumarragako azokako baserritarren gunean. Ekitaldia Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatu du. Erosleen artean pintxoengatik eta food-truck-eko produktuengatik trukatzeko tiketak banatuko dituzte. Gainera, haurrentzako jolasak eta herri kirolak egongo dira.
Azokan Alex Kirolak, Aspace, Bidegorri, Itxura estilistak, Josune janaridenda, Kotoi, Kuttun, Kux-Kux, Marai&NKN, Mentxu y Yone, Naif Concept Store, Opticalia, Otxaran, Stylo Gorane Dominguez eta Titare mertzeriak parte hartuko dute. Gainera, Amane, Arku, ATA, Baby, Bidegorri, Doss, Ezpeleta, Urdangarin burdindegia, Inaxio, Intersport Loramendi, Julen poltsoak, Julita mertzeria, AM mertzeria, Natalietta, Oskarbi, Otxaran, Santa Cruz margoak, Quo edertasuna eta Urbek beraien produktuak denda aurrera aterako dituzte. Postu eta denda horietako produktuak oso prezio onean erosi ahal izango dira.
Gainera, hainbat ekitaldi izango dira. 11:00etan, haurrek ikastaroetan parte hartzeko eta adinekoekin jolasteko aukera izango dute. Eta Aspacekoek saskigintza ikastaroa emango dute. 17:00etatik aurrera food-truck-ak izango dira eta 18:00etan herri kirol saioa. 10:00etatik 13:00etara erosketak egiten dituztenen artean pintxoengatik trukatzeko tiketak banatuko dira eta 17:00etatik 20:00etara erosketak egiten dituztenen artean food-truck-eko produktuengatik trukatzeko tiketak. Horretaz guztiaz gain, 300 euroko erosketa bale bat eta 100 euroko hiru erosketa bale zozkatuko dituzte erosleen artean.