Zumarragako Udalak 3.000 euro zozkatuko ditu Zumarraga Berrikusi APParen erabiltzaileen artean, tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin. 300 euroko sari bat eta 30 euroko hamar sari zozkatuko ditu hilero, irailetik urtarrilera bitartean.
Zozketan parte hartzeko, Zumarragako saltokietan egindako erosketa tiketak igo behar dira. Lehenengo zozketa irailaren 2an egingo da, bigarrena urriaren 7an, hirugarrena azaroaren 4an, laugarrena abenduaren 2an eta bosgarrena 2025eko urtarrilaren 6an.
Parte hartu nahi dutenek beraien erosketa tiketaren argazki bat igo behar dute APParen ZB Kluba atalera eta Zozketak aukeratu. Tiketak edo faktura sinplifikatuak bakarrik onartuko dira eta baliozkotutako 10 euro bakoitzeko partaidetza gehigarri bat emango da. Tiketak 5 eurokoak izan behar dira gutxienez eta herriko dendetan gastatutako 10 euro bakoitzeko partaidetza bat emango da.
Irabazitako bonuak 2025eko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Egitasmoan parte hartzen duten saltokietan gastatu behar dira. Gehienez 100 euro gastatu ahal izango da establezimendu bakoitzeko, 300 euroko sariaren kasuan. 30 euroko saria jasotzen dutenek, 5 euro gastatu behar dute gutxienez denda bakoitzean. Zumarraga Berrikusi APPa doan deskarga daiteke aplikazioen dendetatik.
Kanpaina Rosa Maiza zinegotziak aurkeztu zuen atzo. “Gure herritarrak tokiko merkataritzaren alde egitera bultzatu nahi ditugu. hori baita gure ekonomiaren eta herriaren bihotza. Gure dendak eta negozioak biziberritzeaz gain, bizilagunen artean kide izatearen eta elkarri laguntzearen garrantzia zabaldu nahi dugu”.