Geltokietako jaiak gaur arratsaldean hasi dira, ur pistola guda, txokolatada, dultzainero, buruhandi, partxis txapelketa eta trikipoteoarekin. 21:30ean bertso afaria egingo dute Pagoeta kulturgunean. Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Mikel Etxezarreta bertsolari goierritarrek abestuko dute. 23:00etan Txalainak taldeak joko du Txindokiko plazan. Talde horrek Hertzainak taldearen kantak jotzen ditu. Gaurko ekitaldiekin bukatzeko, 01:00etan Sakatu elektrotxarangak auzoko kaleak alaituko ditu eta 03:30etan Dj Tintzekin dantza egingo dute Txindokiko plazan.
Biharko ere ekitaldi asko antolatu dituzte. Egun osoan zehar puzgarriak egongo dira geltokiko plazan. 12:00etan toka txapelketa jokatuko dute Domingo de Mendiaraz plazan. Ordu berean, Olinpiada hasiko da Txindokiko plazan. 13:00etan, Zumarragako musika bandak auzoko kaleetan joko du. Eguerdiko ekitaldiekin bukatzeko, 14:30ean paella dastaketa izango da Domingo Mendiaraz plazan.
Arratsaldeari dagokionez, 16:00etan mus txapelketa jokatuko dute ikastolan. Izena bertan eman behar da, 15:00etatik aurrera. 16:00etan bingoan jokatuko dute Domingo Mendiaraz plazan eta 16:30ean olinpiaden bigarren saioa hasiko da. 19:00etatik aurrera, Matraka elektrotxarangak auzoko kaleetan joko du. Biharko ekitaldiekin bukatzeko, 23:00etatik aurrera ere musikaz gozatzeko aukera izango da: Fitoren abestiak jotzen dituen Wilson&Wilsonetes taldeak eta Zatekeen erromeria taldeak joko dute eta ondoren bertaratuek Dj Murirekin dantza egingo dute.
Geltokietako jaiak igandean bukatuko dira. 10:30ean txistulariek joko dute eta 13:00etan patata tortilla lehiaketa hasiko da. Txindokiko plazan egingo dute. Sariak han bertan banatuko dituzte, 14:00etan. Bukatzeko, 19:00etan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak auzoko kaleak alaituko ditu. Igandean ere puzgarriak izango dira geltokiko plazan.