Herriko sarrerako gasolindegiaren ondoan egingo dute. Inbertsioa 12 milioi eurokoa izango da. 35 lanpostu berri sortuko dira.
Urretxuko Smartlog enpresak berrikuntza eta talentu zentroa eraikiko du Euskadi Low Cost gasolindegiaren ondoan. 12 milioiko inbertsioa egingo du. Obra azaroan hasiko du eta 2026ko otsailean amaitzea espero du. Smartlog enpresak Mugitegin du egoitza eta logistikaren arloan lan egiten du. Enpresei enpresa barruko logistika hobetzen laguntzen die. Berrikuntza eta talentu zentroaren helburua talentudun gazteak erakartzea eta talentua garatzea izango da. Eraikin berrian 35 lanpostu berri sortuko dira. Egitasmoa gaur aurkeztu dute. Ekitaldian, Smartlog enpresako ordezkariekin batera, Xabier Arratibel UGLE fundazioko zuzendariak eta Itziar Salaberria Uggasako kudeatzaileak parte hartu dute. Izan ere, Smartlog-ek UGLE eta Uggasarekin lan egiten du. EAJ eta EH Bilduko zinegotziak ere aurkezpenean izan dira.