Goierriko Bi Handiak lasterketa irabazi du Mayi Mujika urretxuarrak, probako errekorra jarriz. Euskal Herriko ultra txapela ere lortu du Mujikak.
Mayi Mujikak ez du hutsik egin. Goierriko Bi Handiak lasterketa irabazi du, Uxue Frailek 2019an jarritako errekorra (12:11:21) 10 minutuan hobetuta. 12:00:40 denboran osatu ditu 90 kilometroak.
Lasterketaren lehenengo zatian bigarren postuan joan bada ere, Maryam Berthaurten atzetik, Etzegaratera lehenengo iritsi da urretxuarra.
Euskal Herriko ultra txapelduna ere bada urretxuarra, laugarren proba puntuagarria irabazita.
Bigarren postuan Olatz Ozazeta altsasuarra dator eta hirugarren, Maryam Berthaurt frantziarra.