Abuztuaren 3an Euskal Herria Txapela jokatuko dute Athleticek eta Osasunak, Barakaldoko Lasesarre futbol zelaian. Txapelketa hori Lehen Mailako Ligako derbietan puntu gehien lortu dituzten bi euskal taldeek jokatzen dute. Partida hasi aurretik, Mikel Balentziaga futbolari zumarragarra omenduko dute. Ohorezko sakea berak egingo du eta partida amaitutakoan irabazleari txapela jarriko dio. Balentziagak Urolan eman zituen lehen pausoak. Ondoren, Realean, Athleticen, Numancian, Valladoliden eta A Coruñako Deportivon jokatu zuen. Aurten, erretiroa hartu du. “Bere kirol ibilbidean, behin eta berriz Euskal Herria Kirolakek (txapelketaren antolatzailea) lantzen dituen balioekiko agertutako konpromiso pertsonalagatik” omenduko dute. Partida 20:30ean hasiko da eta ETBk zuzenean emango du.