Herri-kirol erakustaldia eskaini du San Kristobal auzoan Mutriku sokatira taldeak. Txingak, lasto-altxatzea zein jaurtiketa, harri-jasotzea, gurdia eta nola ez, sokatiran aritu dira, besteak beste.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/07/mg_1165.jpg)
Goizeko 11etan elkartu dira zumarragarrak San Kristobal auzoan, izan ere, asteburuan festak ospatu dituzte auzoan. Mutriku sokatira taldeak erakustaldia eskaini du bertan eta ikusle ugari izan dira gainera. Hainbat herri-kirol desberdin egin dituzte goizean zeharreko saio honetan, esatariaren umorearekin batera gustora hartu dituztenak gerturatu direnek. Lokotxak, zaku eramatea, trontza, tingudea, txingak, lasto-altxatzea zein jaurtiketa, harri-jasotzea, gurdia eta nola ez, haien gustokoena, sokatira egin dituzte. Erakustaldi polita eskaini dute eta ondoren, pintxo eta edari postua jarri dute baita ere. Giro bikaina izan da San Kristobalen eta txalo zaparrada batekin egin diete eskertza talde mutrikuarreko kideei eskainitako ikuskizunagatik. Gainera sorpresaz harrapatu dute publikoa 11 urteko neskato bat harria jasotzen ikusteak. Hala ere, adinez txikia izan arren, gauza handiak egiteko gai dela erakutsi die inguruko guztiei eta txalo artea hartu dute.
Mutriku sokatira taldea
Mutriku sokatira taldea 1972.urtean sortu zen Mutrikun eta geroztik, sokatiran zein herri-kirol desberdinetan aritzen dira. Orain, gainera, aipatu dutenaren arabera, emakumezkoen parte-hartzea eta gizonezko gazteena ere lortu dute, familia handituz, eta oso pozik daude lorpen honekin.