Ander Zubillaga musikari tolosarrak rock eta blues kontzertua egingo du larunbat honetan, 19:30ean, Urretxuko kultur etxeko parkean. Eguraldi txarra egiten badu, Eitzako ermitan joko du. Kontzertua Zarraparrak eta Motz tabernak antolatu dute, bi udalen laguntzarekin.
Zubillagak Euskal Herriko talde askotan jo du: Governors, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Lauroba…