Igandean Euskal Herriko herriarteko txapelketako finala jokatuko da Zumarragan
Ostiralean Zumarragako jaietako pala txapelketako finala jokatu zen. Eguraldia dela eta, Beloki pilotalekuan jokatu zuten. Gorka Santamaria eta Gorka Irizar nagusitu ziren. Beñat Agirre eta Mikel Rodriguezi irabazi zieten, 30 eta 25. Hirugarren postuan Igor Ormazabal eta Iban Muñoa sailkatu ziren. 30 eta 25 irabazi zieten Ander Badiola eta Josu Vianari.
Bestalde, igande honetan Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finala jokatuko da Beloki pilotalekuan. Markina-Xemeinek eta Gasteizek neurtuko dituzte indarrak, 11:00etatik aurrera.