Mutrikuko Udalak bertako jaietako kartela erretiratu du, Julen Izagirre zumarragarrak 2022ko Santa Isabel jaietarako egin zuenaren plagioa delako. Izagirrek berak deitu zuen Mutrikuko Udalera, aurtengo Malen Jaietarako aukeratu duten kartela berak egindakoaren oso antzekoa dela jakitera emateko. Izagirre Antioko ermitako irudietan oinarritu zen kartela egiteko. Mutrikuko Udalak argi ikusi du bertako jaietarako aukeratu duena kopia dela (diseinu bera erabili da eta Antioko irudiak Mutrikukoengatik ordezkatu dira). Mutrikuko kartela egin duen artistak Zumarragakoa kopiatu duela onartu du eta Izagirreri barkamena eskatu dio.