Martxoaren 6an Zumarragako udalak Legazpi kalea oinezkoentzako erosoagoa egiteko lanak hasi zituen. Lanak ia amaitzear dira eta kalea datorren asteazkenean irekiko dute (hilak 24). Zuhaitzak udazkenean edo neguan landatuko dituzte, horretarako garai egokiagoa baita. Espaloiak zabaltzeaz eta errepidea estutzeaz gain, azpiegiturak berritu dira eta lurrazpiko edukiontziak eta farola berriak jarri dituzte. Aurrekontua 706.000 eurokoa izan da eta obrak Next Generation funtsen laguntza jaso du.