Felipe Elgarresta Kortaberria da klubeko lehendakari berria
Urola Kirol Elkarteak batzarra egin zuen atzo. Bertan, besteak beste, zuzendaritza berria hautatu zuten. Zuzendaritza berria ondorengoek osatzen dute: Felipe Elgarresta Kortaberria (lehendakaria), Karmele Segura Azkarate (1. lehendakariordea), Antxon Arratibel Mendizabal (2. lehendakariordea), Richard Rodriguez Nuevo (diruzaina), Pablo Alvarez Busca (idazkaria), Josu Aiastui Olazabal, Juanjo Landa Alvarez, Mikel Mesonero de Miguel, Karmele Plazaola Urizabal, Goratz Pozueta Zaldua, Maider Sudupe Rodriguez, Jon Torner Zabala eta Jon Urbizu Etxabarri.