Alex Diazek ondo merezitako saria jaso du: stagiaire (ikasle) bezala arituko da abuztuaren 1etik aurrera. Hau da, profesionalen lasterketetan parte hartuko du denboraldia amaitu arte. Ondoren, bere taldeak profesional mailara pasa edo ez erabakiko du. Urretxuarra denboraldi bikaina egiten ari da. Sei lasterketa irabazi ditu amateur mailako Caja Rural-Alea taldearekin. Horien artean, Nafarroako eta Avilako itzuliak. Gainera, Lehendakari Txapelketako liderra da. Diaz oso pozik dago, noski. “Hurrengo urteetan profesional mailan aritzeko gai izango naizela erakusteko aukera bikaina da”, esan du.