Asteburuan, zortzi edukiontziri su eman zieten, Urretxuko hainbat auzotan. Horretaz gain, bost autotako atzerako ispiluak hautsi zituzten. Ostiralean bi edukiontzi erre zituzten, Basagastin. Beste hiruk kalteak izan zituzten. Baita ondoan zegoen auto batek ere. Larunbatean beste sei edukiontzi erre zituzten: hiru Nekolalden eta beste hiru Lilibason. Horretaz gain, Kalerrrotan aparkatuta zeuden bost autotako atzerako ispiluak hautsi zituzten. Ertzaintza gertaerak ikertzen ari da, egileak identifikatzeko.