Gaur goizean Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren 52. edizioa egin dute. Parte hartzaileen artean, 26 urretxuar eta zumarragar izan dira. Herritar onenak Iker Garmendia Santa Cruz urretxuarra eta Ainara Gonzalez Gutierrez zumarragarra izan dira. Gizonezkoen artean, Garmendiak 47 minutu eta 12 segundo behar izan ditu 2.850 metroak osatzeko eta 259. postuan sailkatu da. Emakumezkoen artean, Gonzalezek 50 minutu eta 39 segundo behar izan ditu eta 97. postuan sailkatu da.
Horra hor herritar guztien denborak eta sailkapenak.