Laritza Perez ostalariak Urretxuko Gure Trena utzi du bere seme-alaben heziketaz arduratzeko. Atzo iluntzesn festa egin zuen, bezeroei eskerrak emateko. Bertaratuek pintxoak jateko aukera izan zuten, Dj batek girotuta. Gure Trena egun Monterrey taberna duen Yaima Muñozek hartuko du. Irailaren hasieran irekiko du.