Alex Diaz (Urretxu, 2001) profesional mailan arituko da datorren urtean. Zegaman lehiatu da gaur, eta afizionatu mailan Euskal Herrian egingo duen azken lasterketa izanik, etxekoak eta lagunak alboan izan ditu. Diazekin, hiru izango dira Urretxu eta Zumarragakoak goi mailako tropelean.
Bihar, 16:30ean, erromeria bat antzeztuko dute San Kristobalen
Irailaren 3an Lazkaon elkartuko dira, Biziolan: 18:00etarako, deialdi irekia egin dute eta 19:00etan, bazkideentzako. Webgunea ere sortu dute.
Urtubiko parkean dauden 43 baratzeak eta bi baratze terrazak esleituko dituzte. Eskaerak udalean egin behar dira, irailaren 3tik 13ra.
Olinpiar Jokoetan Espainiako eskubaloi taldearekin irabazitako brontzezko domina lagunen artean ospatu du urretxuarrak, Urretxun bertan.
Eskuetan maleta duela eta betaurrekoak jantzita agertu da egun hauetan Zumarragako plazako eskultura, Legazpi dorretxera joateko gertu dagoela adierazi nahi du ekintzaren egileak.
Ezkubaloiko Espainiako selekzioak 23-22 irabazi zion atzo Eskoveniari, kontsolamenduko finalean.