Ondo daude bidaiariak, baina ibilgailua erabat kiskali da
Susto galanta eta autoa galduta, ondorio horixe izan zuen atzo Zizur parean (Nafarroa) zirkulazioko gertakaria izan zuten lau zumarragarrek. A-12 autobidean Iruñerantz zihoazela, autoak su hartu zuen. Lau bidaiariek irten ahal izan zuten, eta ez dute osasun kalterik nozitu. Cordovillako suhiltzaileek itzali behar izan zuten. Ketza handia sortu zuen, eta autobidearen hiru erreietatik bi itxiarazi zituen.